XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ziren elefanteen fosilak, narraztienak baizik.

Pentsatzen hasi zen Cuvier: denboraren pasatzearekin batera ez elefanteak bakarrik, baizik eta guztiz ezezagunak ziren beste espezieak ere desagertu egin zirela.

Tankera honetako burutazioekin zebilela bapatean lankide batek narrazti bitxi baten fosila ikustera joateko deitua izan zen.

Cuvier liluraturik gelditu zen erakutsi zioten barail fosilaren aurrean.

Bere garaiko antzeko animaliekin alderatu zuen eta ondorio garrantzitsu batera heldu: hezur hura narraztiaren baraila zen.

Gainera, narrazti hura itsasoko biztanlea izan zen seguraski.

Narrazti hark, gaur egun tropikoko lurraldeetan bizi direnekin ahaidetasunezko harremana izan zezakeen.

Dena den, bazegoen arazo larri bat: aurkitutako barail hura itsas-narrazti batena baldin bazen, gaur egungo bere tamainakoenekin konparaturik guztiz erraldoia zen.

Non, noiz bizi ziren munstro horiek?.

Cuvier-ek hipotesi berri bat aurreratu zuen, geroak baieztatuko zuena, gainera: animalia hura, seguraski aintzinako Lurreko biztanlea izan zen.

Garai hartan hil, lur azpian lurperatua izan eta bere existentzia ezkutuaz ezer ez genekiela, orain berraurkitu dugu fosil eran.

Zenbait urte geroago fosil horri Mosasaurus (Mosa-ko narraztia) izena jarri zioten, Mosa-ko lurraldean aurkitua izan zelako.

Mesozoiko arokoa dugu mosasaurua, aurkitu eta egoki identifikaturik dagoen lehenengo erraldoia.

Izan ere, Cuvier, animalia hori hain egoki identifikatzeagatik, fosil erraldoien maisutzat hartua izan zen.

Baina Cuvier-en ikasketak ez ziren horretan gelditzen, eta Paris-ko museoan jasotako fosilen bildumaren azterketari ekin zion, era horretan Lurreko azaletik aspaldidanik desagertutako animalia eta landareen espezie asko aurkituz eta ezagutuz.

Gainera, indusketa-tokietan konturatu zen estrato batetik bestera fosilen espezieak aldatu egiten zirela, espezie zaharrena guztiz desagertu arte.

Behaketa horiek interpretatzeko teoria bat bururatu zitzaion.